|
Museoaren historia
|

|
1897an
Donibane Lohitzuneko Kongresoan aipatua, 1914ko gerla aintzin prestatua,
Euskal Museoa eta Baionako ohidurarena 1922an zabaldu zen.
Bildumak ezarriak izan ziren Dagourette
Etxean eta ondoko beste hiru puskategitan. |
|
Dagourette Etxea (Veyrin 1924)
|
Elkartea eta museoa
Euskal museoaren Adixkiden elkarteak museoaren lanetan
parte hartzen du. Ez luke bestenaz elkarteak izaiteko arrazoinik.
| Museoan antolatzen
ditugu ekitaldi bereziak : |
|
>
|
Hilabeteko lehen igande guziez |
|
>
|
Gazteagoer buruz, museoko eta Baionako zerbitzuekin
|
|
>
|
Frantzia guzian antolaturik diren manifestazioetan (ondare
egunak, museoen udaberria ...) |
|
>
|
Baionako bestetan animazio berezi bat antolatzen dugu
bestaren inguruan |
Gure elkarteak bere laguntza ekarten
dio betidanik ARGITU, museoko zerbitzuari.
Museoa ere laguntzen du, zuzenean emaitzak eginez, edo ararteko izanez
emailekin. Samb-ko talde berezi bat sail hortan lanean ari da.
Laguntza handia ekarten dio museoaren liburutegiari.
Bere agerkarien trukada egiten du 70 elkarte baino gehiagorekin munduan
zehar.
Errezebitzen dituen publikazioak liburutegiari eskaintzen dizkio.
Museoko katalogoaren itzulpenean parte hartzen du. (Euskara eta espainola).
Museoa 2001ean zabaltuz geroztik,
gure lankidetza euskal museoarekin eta Baionako hiriarekin egun oroz hobetuz
doa.
Museoaren beharruneri beti erne gaude
eta laguntzen dugu ahal dugularik. Museoko arduradunekin lankidetza jarraikia
daukagu.
Argibideak
Museoaren webgunean
aurkitzen dira lehengo, oraiko eta biharko gertakarien xehetarzunak.
Musée Basque et de l'histoire de Bayonne
37 quai des Corsaires
F 64100 BAYONNE (FRANCE)
33 (0)5 59 46 61 90
Euskal museoa Baiona txipiko bi gunetan kokatua da.
Museoa Dagourette etxean da.
Liburutegia eta administrazioa Château-Neuf en (Saint-André plazan) dira.
Erakusketa zonbait Château-Neufeko geletan egiten dira.
|

|
|
Euskal museoa
|
Dagourette Etxeko Museoa zabalik da :
Asteartetik igandera
- Azaroaren lehenetik apirilaren 30era 10ak eta erditarik 12ak eta erditara,
aratsaldeko 2etarik 6etara
- Maiatzaren 2tik uriaren 31era
- 10etarik 6etara.
Prezioak :
Helduendako : 5.50 € ( Ikaslendako 3 €)
Bisitari taldendako : 4.50 €
Dohainik da hilabeteko lehen igandez (salbu uztailan eta agorrilan)
Orialde
gainea
Beste xehetarzunak : helbide huntan : samb.baiona(-)wanadoo.fr
Webgune hunen planoa
|