|
Gure helburuak
Gure elkartea 1956an sortu zen eta
hartu zuen izen bezala " Société des amis du musée basque " (Euskal museoaren
adiskideak). Orai elkarteak baditu 500 kide. Eskaintza bereziak antolatzen
ditu publikoari buruz eta beste zonbait kidendako. Baionako hiriarekin
eta euskal museoarekin lanean ari da.
Euskal museoko aldizkaria argitaratzen
du. Kitorik da kidendako bainan saltzen da euskal herriko liburutegietan
eta elkartearen bulegoan. Argitaratzen du ere GOGOAN bere kiden arteko
aldizkaria. Azkena irakurtzen ahal duzue webgune huntan gure elkartearen
berrien jakiteko.
Elkartea zuzentzen du administratio
kontseiluak. Kontseilu taldekidek hautatzen dute bulegoa. Beste kontseilu
batek (16 arduradun) aldizkaria antolatzen du. Gure elkartearen helburu
beharrena da Euskal Museoaren laguntzea. Estatutu berriak 2003an bozkatuak
izan dira.
Elkartearen historia
SAMB elkartea sortu zen 1956 Aublet
generalari esker. Haren xedea beti izan da euskal museoaren sustengatzea
eta publikoari ( bereziki gazter) beren lurraren lehiaren emaitea.
Elkartearen lehen lanetarik bat izan
da "Bulletin du musée basque" aldizkariaren berriz agerraraztea.
1944az geroz ez zen haboro agertzen.
1964an arrapiztu zen aldizkaria eta geroztik aintzina ari da orai
artino.
1988an parte hartu du ARGITU, euskal museoaren hezkuntza zerbitzuaren
sortzean. Gauzak erraz izan dira, Mano Curutcharry zerbitzu horren buruzagia
elkarteko arduradun bat beti izan beita. 1989an museoa zerratu zen, lan
handiak behar baitziren egin Dagourette Etxean. Zonbaitek nahi izan zuten
museoa zerraturik atxiki bainan gure elkartea, beste hainitzekin, borrokatu
da gauza horren kontra eta museoa zabaltu da 2001ean. Ez dugu ukan osoki
nahi ginuena bainan norabide nagusiak begiratuak izan dira.
2002an hitzarmen bat izenpetu du Baionako hiriarekin. Baionako
hiriak eskaini dauku 2004an kitorik museoan sartzea elkarteko kider eta
horrekin erakutsi nahi izan du gure lanaren balioa eta museoari ekarten
dugun laguntza.
Galdegin dugu gure elkartea izan
dadin ezaguturik "d'Utilité Publique" .
Orialde
gainea
Beste xehetarzunak : helbide huntan : samb.baiona(-)wanadoo.fr
Webgune hunen planoa
|